Joan den urriaren 1an, ametsa Gaztek XI. Bidasoako Jaialdiaren Bigarren Jardunaldian parte hartu zuen Iruñako Orfeoi Gazte abesbatzarekin batera. Biok era askotariko errepertorio bat interpretatu zuten, gaur egungo abestietatik Mozarten garairainokoa abiatzen dena:

AMETSA GAZTE:

  • Requiem / E. Gilkyson
  • Ubi caritas / Ola Gjeilo
  • This marriage / Eric Whitacre
  • Ave verum corpus / W.A. Mozart
  • Itsasoa gara / moldaketa Xabier Sarasola
  • Laudate nomen domini / Christopher Tye
  • A south african trilogy / Gwyn Arch
  • Earth song / Frank Ticheli
  • Seasons of love / moldaketa Roger Emerson
  • The lion sleeps tonight / moldaketa Dan Ponce
  • Aitormena / moldaketa Eneko Amundarain

CORO JUVENIL del ORFEÓN PAMPLONÉS:

  • Ubi caritas / Maurice Duruflé
  • Sommarpsalm / W.Ahlén
  • Esta tierra / Javier Busto
  • Segalariak / Josu Elberdin
  • Lau teilatu / moldaketa Josu Elberdin
  • Muié Rendéra / C.A. Pinto Fonseca
  • Chan – chan / moldaketa Jorge A. Martínez
  • Medley “Forrest Gump” / moldaketa A.Billingsley
  • Kwangena thina bo / abesti afrikarra

Emanaldi bakoitzaren aurretik, Oskarbi21eko hainbat kidek euren zenbait kontakizun irakurtzeko aukera izan zuten.

Eguna bukatzerakoan, bai Ametsa Gazteko kideek eta bai Iruñako Orfeoi Gaztekoek katerin zerbitzuak prestatutako otordutxo bat dastatu zuten.

Denbora gutxi barru, Ametsa Gaztek Kantabriako Halane Abesbatzarekin elkar-truke bat egingo du; izan ere, ostiralean, 2017ko urriaren 13an bidaiari ekingo diote. Dirudienez, abeslari guztiak egunaren esperoan daude, irrikitan.

Aupa Ametsa Gazte!