

Betiko Ametsa abesbatza 2006an sortu zen, Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearen 50. urteurrenaren harira, eskari bati erantzuteko; izan ere, abeslari askok abesten jarraitu nahi zuten, baina ez zioten jarraitu nahi Ametsa abesbatzaren erritmoari. Elkarteko 60 beteranok osatzen dute abesbatza, mistoa, eta honako hau du xede nagusia: kultur eta gizarte arloko ekitaldietan eta ekitaldi humanitarioetan laguntzea eta parte hartzea.
Hamar urte hauetan, Euskal Herri eta Estatu osoan eman ditu kontzertuak (Puerto la Cruz, Tenerifen; Azpeitia; Gorliz, Palma, Mallorcan; Leire; Bastida; eta Biarritz), baita inguruko herrialdeetan (Paue eta Lisboa).
Bere errepertorioaren barruan, polifonia erlijiosoaren eta profanoaren barruko obrak eta hainbat herrialdetako folklorearen barrukoak (bereziki, euskal folklorekoak) interpretatzen ditu.
Betiko Ametsaren berriak
Betiko Ametsaren hurrengo ekitaldiak
Betiko Ametsaren berriak
XI. Bidasoako Jaialdiaren Bigarren Jardunaldia
Joan den urriaren 1an, ametsa Gaztek XI. Bidasoako Jaialdiaren Bigarren Jardunaldian parte hartu zuen Iruñako Orfeoi Gazte abesbatzarekin batera. Biok era askotariko errepertorio bat interpretatu zuten, gaur egungo abestietatik Mozarten garairainokoa abiatzen dena:...
Betiko Ametsaren hurrengo ekitaldiak
There are no upcoming ekitaldiak at this time.