

Ametsa Txiki abesbatza 1972an sortu zen, Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearen barruan, haurrak musika koralaren munduan trebatzeko, eta haurrek osatutako Gipuzkoako lehenengo abesbatzetako bat izan zen. Gaur egun, 9 eta 16 urte bitarteko 40 haurrek osatzen dute, eta, 2007tik, Leticia Vergara da zuzendaria.
Sortu zenetik, Estatuko eta nazioarteko hainbat orkestrarekin batera aritu da, eta lehiaketetan parte hartu du, baita jaialdi ugaritan, Estatuan eta Frantzian. Trukeak eta topaketak egiten ditu haurrek osatutako beste abesbatza batzuekin (Carreño, Gasteiz, Donostia, Azkoitia, Igualada, Baztan), eta kontzertuak ematen ditu, non askotariko errepertorioa abesten duen. Alde horretatik, aipatzekoa da urtero Bidasoko eskualdeko ikastetxeetako ikasleentzat ematen duen kontzertu pedagogikoa, zeina Irungo Udalak antolatzen duen.
Era berean, gabon-kanten disko batean parte hartu du, Ametsa Gazte abesbatzarekin elkarlanean.
Ametsa Txiki abesbatzaren berriak
Ametsa Txikiren hurrengo ekitaldiak
Ametsa Txiki abesbatzaren berriak
Udaleku Musikalak 2022
Gure abesbatzak, uda oporretarako jarduera berezi bat eskaintzen dizue: musika udalekuak. Astero, musikaren mundua ezagutu, esperimentatu, sentitu eta bizitzeko aukera izango dugu, beste mundu batzuetara eramango gaituzten hainbat estilo, joko eta musika girorekin lan...
Ametsa Txikiren hurrengo ekitaldiak
There are no upcoming ekitaldiak at this time.