Ametsa Tailerra

Coro Ametsa

Elkartearen formazio-eskaintza batez ere gure aktibitate garrantzitsuena den abesbatza musika hobeto egiteko prestatzeko egitea pentsatu dugu. Haurren musika ikaskuntzaz gain, helduen musika prestakuntzari garrantzia berezia ematen diogu, metodo pedagogiko berriak aintzat hartuz.

Web horrian, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak 2018/2019 ikasturterako eskaintzen dituen formazio talde bakoitzaren ordutegiak ikusi ditzakezue. Musika eta Mugimendua 1 eta Musika eta Mugimendua 2 taldeak, izan ezik, ikasle guztiak Abesbatza Formazio Tailerrean barneratuko dira, eta taldeok ikasleen adina eta musika ezagutzen arabera banatuko dira. Ikasleen adina garrantzitsua denez beren antolakuntza errazteko eta taldeen barne giroa hobetzeko, erreferentziazko ordutegi batzuk prestatu ditugu, adinen arabera sailkatuak: ordutegiotan ikasle eta gurasoen aukerak errespetatzea da gure asmoa, baina ikasle bakoitzaren mailak hala behartzen badu, beste talde batera pasatzeko aukera dugu.

Beharrezkoa balitz, banakako tutoretzak egingo dira ikasle bakoitzaren maila jakitea errazteko. Eskolak urriak 22an hasiko dira, eta tutoretzak, irakasleei beharrezkoak iruditzen bazaizkie, urriaren 15eko astean egingo dira.

Musika eta mugimendua 1 (4-5 URTE): 28€/hilabeteko

Musika eta mugimendu tailerrak, Orf instrumentuez, kantuz, mugimenduaz edo perkusio instrumentuen bitartez, 4-5 urteko haurrei musikan murgiltzeko helburuarekin sorturiko tailerrak dira.

Jolas izaera ekintza musikalen bitartez, erritmoa edo altuera bezalako parametro musikalak lantzeko helburuarekin zuzenduko dira saioak.

Taldeak adinen arabera antolatuko dira: MG1 (4-5 urte)

Talde honetako klaseak Ruben Mejutok emango ditu.

Izen-ematea

 

ORDUA ASTELEHENA ASTEAZKENA
17:30-18:30 A taldea B taldea
Musika eta mugimendua 2 (6-7 URTE): 28€/hilabeteko

Musika eta mugimendu tailerrak, Orf instrumentuez, kantuz, mugimenduaz edo perkusio instrumentuen bitartez, 6-7 urteko haurrei musikan murgiltzeko helburuarekin sorturiko tailerrak dira.

Jolas izaera ekintza musikalen bitartez, erritmoa edo altuera bezalako parametro musikalak lantzeko helburuarekin zuzenduko dira saioak.

Taldeak adinen arabera antolatuko dira: MG2 (6-7 urte)
Talde honetako klaseak Ruben Mejutok emango ditu.

Izen-ematea

 

ORDUA ASTELEHENA ASTEAZKENA
18:30-19:30 A taldea B taldea
Abesbatza formazio tailerra: 35€/hilabeteko

Praktikotasunean oinarrituriko ikaskuntza musikala, irakurketa eta entsaio dinamikak errazteko helburuarekin, haur, gazte eta helduei zuzendutako formazio musikala.

Sesioak asteko ordu betekoak izango dira. Taldeak irakasle eta ikasleen disponibilitatearen arabera antolatuko dira, ikasleen adina eta musika maila kontuan hartuta. Beharrezkoa bada, ikasle bakoitza zer mailatan dagoen jakitea ahalbidetzen duten banakako tutoriak egingo dira.

Tallerreko irakasleak Fernando Etxepare, Eneko Amundarain eta Ruben Mejuto izango dira. Honako ordutegietan:

Izen-ematea

 

ORDUA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

GOIZEZ

Helduak

Helduak

Helduak

Helduak

Helduak

17:30-18:30

8-9-10 urte

8-9-10 urte

18:30-19:30

Helduak

11-12-13 urte

11-12-13 urte/Helduak

19:30-20:30

14-26 urte

14-26 urte

14-26 urte
(19:00 – 20:00)

14-26 urte

20:30-21:30

Helduak

Helduak

Helduak

Helduak

Ahots-teknika eta pianoa: 50€/hilabeteko

Taldeko prestakuntzaz gain, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak Ahots Teknika eta pianoko banakako eskolak izateko aukera eskaintzen du. Sesioak asteko ordu erdikoak izango dira eta ordutegia ikasle eta irakasleen arten adostuko da.

Izen-ematea

Argazki galeria