Joan den aste bukaeran (irailak 16 eta 17) Ametsa Gazte abesbatza Hondarribiko aterpetxean kontzentratu egin zen iraila eta abendua bitartean dituzten kontzertuen errepertorioa prestatzeko.

Esperientzia zirraragarria eta nekagarria izan zen aldi berean, entseguek egunaren zati handi bat okupatzen zuten eta. Kontzertuen errepertorioa prestatzeaz gain, abesbatzak bat egitea lortu duela diote abeslari batzuek.

Baina ez zuten abestu bakarrik egin. Igande goizean yoga praktikatzeko aukera izan zuten abesbatzaren partaide baten eskutik, abestu baino lehen gorputza martxan jar zezaten.

Topaketaren bukaeran, denak esperientzia errepikatzeko gogoarekin gelditu ziren eta espero dugu horrela izan dadin.