Egunak dira jada Kultur Elkarteak Ametsa “Eguna” ospatu zuenetik. Aurten, nobedade bezala, bi egunetan bananduta zegoena. Egun berezi hau, larunbat goizean jokatutako futbol txapelketarekin hasi zen, baxuek irabazi zutena.

Txapelketa honen helburua, futbolera jolasteaz aparte, abeslari guztien artean “bat egitea” eta elkarrekin ondo pasatzea zen. Hiru partidu jokatu ziren eta bertan, ahots batek beste baten kontra jardun zuen.

SAILKAPENA:

  1. Baxuak
  2. Altoak
  3. Tenoreak
  4. Sopranoak

Txapelketaren ostean, bazuek beraien saria jasotzen dute.

Partaide guztiek baxuak zoriontzen dituzte hauen garaipena dela-eta.

Arratsaldean, abesbatza guztiak kontzertu bat aurkezteko elkartu ziren. Hona hemen abestutako errepertorioa:

Ametsa Txiki:

  • Noiz itzuliko zara / Hesian
  • Chiri biri bin / Hesian

Txiki & Gazte:

  • Itsasoa gara / moldaketa Xabier Sarasola

Ametsa Gazte:

  • Earth song / Frank Ticheli
  • The lion sleeps tonight / moldaketa Dan Ponce

Gazte & Ametsa:

  • Freedom is in your hand / moldaketa A. Nyberg

Ametsa:

  • Oi lore Maitea / T. Aragües
  • Ama begira zazu / V. Zubizarreta

Betiko Ametsa:

  • Deep river / T. Burleigh
  • Te quiero / A. Cavero

Betiko & Txiki:

  • El abanico / J. Tryter

Abesbatza guztiak elkarrekin:

  • Agur Jaunak / J.M. Azkue

Ametsa Abesbatza

Ametsa Txiki eta Betiko Ametsa

Igande goizean, meza ohikoan, 12:30an, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak abesti butzuk abesten parte hartu zuen. Ondoren, abeslari, bazkide eta hauen lagunek, Irungo Azken Portu polikiroldegian elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuten. Jarraian, urtero bezala, abesten hamar urte daramatzatenei intsignien entrega egin zitzaien. Bazkari hau 21:00ak arte luzatu zen, beti bezala, musikaz eta dantzaz beteriko arratsalde polit bat igaro ostean.

Ametsa Gazte.

Aurtengo Ametsa “Eguna”, nobedade bezala bi egun iraun dituen arren, abeslariei motza egin zitzaien eta urte askotan errepika dadila espero dugu.