Ametsa Abesbatza Kultur Elkartea

Sociedad Cultural Coro Ametsa

Ametsa Abesbatza 1957ko Eguberrietan sortu zen. Orduan, ahots baxuek osatzen zuten.

1961ean, Ametsa Abesbatza Kultur Elkartea sortu zen, abesbatza amateurra sostengatzeko, eta, 1964an, abesbatza misto bihurtu zen. Fundatzaileen artean, nabarmentzekoa da Fernando Etxepare Díaz, abesbatzaren alma mater eta zuzendaria hasieratik.

Gure xedea musika-kulturarekiko zaletasuna sustatzea eta garatzea da (bereziki, musika koral eta autoktonoarekikoa), Euskal Herrian eta, zehazki, Irunen eta Bidasoko eskualdean.

Gure ikuspegia, berriz, Estatuan erreferentziazko abesbatza bihurtzea da, eta Irun eta Gipuzkoa mundu osora eramatea, bazkideen, abeslarien eta musikarekin harremana duten guztien artera.

Horretarako, balio hauek ditugu oinarri

  • Boluntarioak. Boluntarioek osatzen dute Elkartea.
  • Musikarekiko zaletasuna. Dozenaka musika-ekitalditan parte hartzen dugu.
  • Musika koralaren dibulgazioa. Horretarako, trukeak egiten ditugu beste abesbatza batzuekin, direla hemengoak, Estatukoak edo nazioartekoak.
  • Gizartean eta kultura-gaietan inplikatzea. Kontzertuak antolatzen ditugu gure hirian, eta eskatzen diguten ekitaldi guztietan parte hartzen dugu.
  • Bereiztea. Gure emanaldien kalitatea da horretarako oinarria.
  • Prestakuntza, maila guztietan. Musika koralarekiko zaletasuna sortzen dugu, eta gurekin abesteko prest daudenak prestatzen ditugu.

Zerbitzuak

Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak bi zerbitzu mota ematen ditu:

  • Kontzertu eta emanaldiak (ekitaldiak, ezkontzak, hiletak, ospakizun bereziak…).
  • Prestakuntza. Musika-tailerraren bidez, irakasle espezializatuen eskutik, metodologia aktibo bat erabiliz, hainbat prestakuntza-maila ematen ditugu, 3 urteko haurrentzat eta hortik gorakoentzat. Prestakuntza koralaz gain, musika-heziketa ematen dugu, baita musika-munduan sartu eta abestu nahi duten helduentzako prestakuntza eta hobetu nahi dutenentzako ahots-teknika.

Elkarteko abesbatzak

Coro Ametsa
Coro Betiko Ametsa
Coro Ametsa Gazte
Coro Ametsa Txiki